URITARRA – BASURTO B

Lehen zatia

Filialaren lehen garaipena maila honetan.

Etxekoak nagusi izan ziren lehen zati honetan, aurkariaren presioa erraz gaindituz. Baloi irteera on batean, Pablok fondoko lerroa irabazi zuen jokaldi on batean eta Abreuk nahi bezala errematatu zuen. 1-0

Ia jarraian, Hodeik sekulako gola egin zuen area kanpotik.

2-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Bertaratuek esan zezaketen bigarren zatia apur bat anodinoagoa izan zela, ia ez zela ezer gertatu.

Basurto B-ek lerroak aurreratu zituen eta Uritarra B-k bere joko ideiarekin jarraitu zuen, nahiz eta hurbilketa arriskutsuak izatea gehiago kostatu zitzaion. Zuzenago jokatzeari ekin behar izan zioten.

Etxekoen aldaratze txar batean, 15 minuturen faltan, 2-1ekoa egin zuten bisitariek. Zorionez, markagailua ez zen mugituko.

EGURRE URI!

URITARRA: Sagas, Ioritz (Igle), Ortu, Iza, Sabin, Txakar (Rubén), Eder, Hodei (Markel), Pablo (Eneko), Abreu (Peio), Peru