GALDAKAO – URITARRA

Lehen zatia

Derbi polita larunbatean Santa Barbaran etortzeke zegoena. Partida hasi aurretik harmailetako giroa ikusgarria zen.

Partida espero bezala hasi zen. Uritarra baloia atzetik jokatuta ateratzen saiatzen ari zen, eta Galdakao goian presionatzen eta defentsa aurreratutzen. Hain zuzen ere, azken egoera hori baliatu zuten Larrabetzukoek baloi arriskutsu batzuk erdiko atzelarien bizkarrean iragazteko. Baloi horien ondorioz, bi aukera oso argi iritsi ziren:

  • Antxiak Rauli egindako penaltia, arbitroak txistua jo ez zuena
  • Zalantzazko jokoz kanpo bat Ugaitzi adieraztutakoa, etxekoen atea zuzenean zihoanean.

Ez zen bisitarien lehen zatirik onena izan, Galdakaoren bi lateralen igoerak ixtea lortu ez zutelako. Hauek fondoko lerrora iritsi ziren eta askotan zentro arriskutsuak sartu zituzten.

Bi taldeek abaguneak izan zitutzen golak sartzeko. Ekak Irustaren jaurtiketa arriskutsua gelditu zuen eta Mingok erdira bota zuen falta bat. Hala ere, atsedenaldiko sentsazioa izan zen Galdakao pixka bat hobeto egon zela eta Uritarra zertxobait deskokatuago zegoela defentsan. Baina 45 minutu geratzen ziren jokatzeko.

Bigarren zatia

Bigarren erdia hasi orduko, zerbait aldatu zela sumatzen zuten Larrabetzuko zaleek. Uritarra sendoago zegoen defentsan eta Uga eta Raul errazago aurkitzeko gai zen.

54. minutuan iritsi zen markagailua ireki zuen gola. Gatzatik Ugarako baloi luzea eskuin hegalera. Txurdinagako aurrelariak erdiko atzelaria atzean utzi zuen eta erdiraketa neurtua jarri zion Mandalunizen buruari, bakarrik sartu zena eta defentsa ezustean harrapatu zuena (baita bere burua ere). Marurikoak ez zuen barkatu eta leku txarrean utzi zuen kronikari hau, aurreko astean bere gol falta nabarmendu zuenak.

Asimilatzeko ia denborarik gabe, Uritarrak bigarren mailukada bat eman zion aurkariari. Mandalunizek bigarren zutoinean jarri zuen falta. Han agertu zen Gatzapu, baloia atzera pasatu nahian. Baloiak aurkariaren eskuan jo zuen. Penaltia. Ugaitzek batere dardararik gabe eraldatu zuen. 2-0.

Etxekoek ez zuten amore eman eta bisitarien lehen golaren oso antzeko jokaldi batean 1-2koa egin zuten Salvaren bitartez. Zerutiarrek sufritu egin beharko lukete garaipena lortzeko. Eta, hain zuzen ere, sufrimendua larria izan zen Salvak berriro eskuadrari, benetako misil bat jaurti zuenean. Baina zorteak irribarre egin zion kasu honetan Uritarrari.

Kanpokoek ondo jasan zituzten presioa azken minutuetan (luzapen amaigabea barne) eta garaipena eta 3 puntuak Larrabetzura etorri ziren.

EGURRE URI!

URITARRA: Olea, Lega, Gatza, Polli, Joni, Mingo (Arego 81′), Mandaluniz, Toto (Oiermu 64′), Aner (Calero 81′), Iker Gómez (Durán 76′), Raúl (Ugaitz 64′)