DERIO B – URITARRA B

Lehen zatia

Beste derbi polit bat, harmailetan giro ezin hobea izan zuena. Azpimarratzekoa da bi zaletasunen portaera, bereak animatzen bakarrik jardun baitzuten, aurkariarekiko inolako errespetu faltarik gabe.

Lehen zatia oso laua izan zen bi taldeen aldetik. Aukera gutxi eta huts egiteko beldur handia.. Aukera gutxi eta huts egiteko beldur handia.

0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Hasi eta berehala, bisitarien presio txarraren ondorioz, Derioko aurrelaria bakarrik geratu zen Sagasen aurka eta ez zuen barkatu. 1-0 eta partida maldan gora.

15. minutuan, Derio B-k bigarrena egin zuen. Etxeko jokalari bat izan zen arean bizkorrena korner batean aldaratze batzuk egon ondoren.

Erditik atera bezain laster, Uritarra B-k aldea murriztuko zuen. Markelen orientazio-aldaketa bikaina, Pablo bakarrik utzi zuena. Honek 2-1koa egin zuen.

Uritarrak 4 aukera garbi izan zituen berdinketa lortzeko. Peruren eta Peioren “mano a mano” bi, adibidez, baina ezin izan zituzten gauzatu. Abreuk buruz egindako erremate bat, Pabloren beste erremate bat… baina ezin izan zen izan.

Basurtu B-n pentsatzera

EGURRE URI!

URITARRA: Alaio, Furun (Ioritz), Markel (Richar), Iza, Sabin, Ortu (Eneko), Eder, Igle, Peru, Peio (Txakar), Pablo (Sagas)