URITARRA – IBERLANDA

Lehen zatia

Etxekoak ikaratuko ez zituen kategorian debuta. Joko konbinatiboaren estiloa ezartzen saiatu ziren eta partidaren hasieran lortu zuten, Iberlandako atezaindegira hainbat hurbilketa arriskutsu eginez.

20. minututik gertu, Ederrek baloi bat lapurtu zuen bisitarien areatik gertu eta falta bat jaso zuen. Peru arduratu zen maisuki gol bihurtzeaz. GOLAZO.

30. minututik aurrera, Iberlanda gorago hasi zen presioa egiten. Etxekoen akats batean, 1-1eko berdinketa egin zuten. Pena, atsedenalditik gertu ere izan zelako.

Bigarren zatia

Bisitariaren presioak larria izaten jarraitzen zuen. 55. minutuan, baloi luzea Uritarrako atzelarien bizkarrera eta kanpoko hegalekoak atzerako pasea eman zion aurrelariari eta honek 1-2koa nahi bezala egin zuen.

70. minutuan Peruk jokaldi pertsonala egin zuen ezker hegaletik eta bere erdiraketa Sabinek errematatu zuen zutoinetik gertu. Basurdeak lo egiten duen lekura. 2-2.

Partida amaitu arte ez zen abagune esanguratsu gehiagorik izan, Pablok buruz egindako bat izan ezik.

EGURRE URI!

URITARRA: Alaio, Furun (Ioritz), Markel (Richar), Iza, Sabin, Ortu (Eneko), Eder, Igle, Peru, Peio (Txakar), Pablo (Sagas)