Klubaren hauteskunde prozesuan iragarritako epeen barnean eta labunbatean 20:00-etan hautagaitza bakarra aurkeztuta, mezu honekin batera URITARRA K.T.-ak Xabier Bilbao Antxutegiren lehendakaritzapean zuzendutako batzordearen izendapena iragartzen du.
Xabierrez gain, lehendakaritza batzordearen parte izango dira Egoitz Basoa, Beñat Zarate, Mikel Fernandez, Gorka Zalbide, Nahikari Rodriguez, Gorka Sanchez-Pando, Ioritz Gaztelu eta Unai Legarretaetxebarria.
Gogo eta ilusio handiarekin, lan talde honen helburuak dira aurreneko urteetan egindako lana indartu eta klubarentzat onuragarriak izan daitezkeen jomuga berrien ikerketa.
Iruzkin berriak