SAN PEDRO – URITARRA

Lehen zatia

Erritmo gutxiko lehen zatia. Uritarrak ez zuen berdegunera ondo egokitzea lortu eta baloiaren irteeran nolabaiteko segurtasun falta erakutsi zuen, beraz, praktikoagoa izan nahi zuen.

Etxekoek presio handia egin zuten eta azkar atera ziren kontraerasoan. Baina 38. minutuan partida erabat aldatuko zen. Mendigutxiak bigarren txartel horia ikusi zuen Mingori falta bat egin ondoren eta txartel gorria atera zioten. Bisitariek ia 60 minutu jokatuko lituzkete jokalari bat gehiagorekin.

Nahiz eta jokalari gutxiagi bat izan, etxekoak ez ziren aldendu eta ondo defendatzen jarraitu zuten ia partida osoan zehar.

0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Uritarra jaun eta jabe izan zen, baina egia da ez zuela lortu arintasunik izatea eta aukera asko sortzea. Hori bai, izan zituenak oso argiak izan ziren.

Daviden erremateari esker San Pedrok aurrea hartu ahal izan zuen, baina une honetan zorteak irribarre egin zien larrabetzuarrei. Langaran jo zuen baloiak.

Hortik aurrera, Peio etxekoen atezaina heroi bihurtu zen. Lehenik eta behin, geldiketa antologiko bat egin zuen Gatzari. Lezamako erdiko atzelariaren errematea zuzenean joan zen eskuadrara, eta hor agertu zen atezaina, sekulako estiradarekin.

Gainera, beste bi geldiketa on egin zituen Lekerikaren jaurtiketa banari eta kornerrera urrundu zuen Totoren txut bat.

0ko berdinketa amaieran. Ezin izan zen izan. Orain, Abadiñon pentsatzera.

EGURRE URI!

URITARRA: Eka, Lega, Gatza, Polli, Iker Gómez, Leke, Néstor (Mandaluniz 54′), Mingo, Txeme (Calero 69′), Oiermu (Toto 45′), Ugaitz (Raúl 69′)